ESZENA

“Antzerkia Aroa” jaialdiaren azken saioa, Iruñean

Urrian hasita zen Iruñean, Antzerkia Aroa jaialdia, eta azaroan bi saioa egin dira, gaurkoa azkena izango da, Boga Boga Konpainiak egingo duen Behi Jasa lanarekin.

Adriana Salvo, Iñigo Aranbarri eta Laura Penagos aktoreek honako istorio hau antzeztuko dute: Fernando eta Margarita elkarrekin bizi dira. Behi-jasa datorrela esatea maite zaitut esatearen tankerako keinu bilakatu da beraien harremanean.
Antzezlanak genero indarkeria eguneroko ogia den etxe batean sarrarazten gaitu. Etxe hau ez litzaiguke hain arrotza, urrunekoa edo ezezaguna irudituko izatez. Hori bai; etxe horretan somatzen den sentimendu ilun horri maitasun deitzea, ankerkeria ikaragarria litzateke; eta horixe da haun justu hain arrotza, urrunekoa edo ezezaguna ez zaigun Margarita eta Fernandoren etxe horretan aurkituko duguna: Bere emazteari maite zaitut ankerrena esaten dion gizon bat.
Tratu txarren gaia poesiaren bidez eta antzerki absurdoaren ukituarekin lantzen duen testu harrigarri honek genero-indarkeriaren aurkako zigilua jaso zuen 2017an Espainiako Gobernuko Berdinatsun Ministerioaren aldetik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button