BESTELAKOAK

Bilboko IV. Berbagunea aurkeztu dute

Euskara euskaraz konpartitzeko helburuarekin, Bilboko IV. Berbagunea antolatu da urtarrilaren 21ean, Bilboko Azkuna Zentroan. Gaur berton, Koldo Narbaiza, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Zinegotzi Ordezkaria; Ana de Castro, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria, eta Aitziber Olabarrieta, Berbaguneko koordinatzailea, hedabideen aurrean azaldu dira, Berbagunearen 4. edizioa aurkezteko.

Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin euskaraz berbetan jarriko dira aste honetako ostegunean; euskaraz ulertzeko gaitasuna duen edonork, euskaldunak eta euskaldun hartzaileak ere bai.

Aitziber Olabarrietak, Berbaguneko koordinatzaileak azaldu du zertan izango da egun hori: “egunean zehar lau txanda (hiru txanda goizez eta bat arratsaldez) antolatuko dira, eta guztira mila pertsonatik gora hartuko du parte. Bertan  jatorri ezberdineko pertsonako bilduko dira: kultur arlokoak, kirol arlokoak, alderdi politikoetako ordezkariak eta beste sektore batzuetakoak ere bai”.

Parte hartzeko moduak ere esplikatu ditu: “Ekitaldian parte nahi baduzue, adierazi (berbagunea@gmail.com) zenbat lagun etorriko zareten eta zein txandatara, jende kopurua ondo kalkulatu ahal izateko. Bereziki 3. txandan (12:30 – 14:00) eta arratsaldeko 4. txandan (16.30 – 18:00) egotera gonbidatzen zaituztegu, lehenengo bi txandak, bereziki, ikastetxe eta eskolako ikasleei zuzenduta baitaude”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button