LITERATURA

"Kilkerren soka" edo liburuen aurkezpenak

Udazkenerako antolaturiko ekimena da Kilkerren soka. 111 Akademia honek euskal literatura eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatu nahi du. Euskal literaturan izan den urteko sorkuntza ezagutzera eman nahi da eta sorkuntza hori irakurleekin partekatzeko aukera eskaintzen zaie idazleei.
Saioetan liburua aurkeztuko duen idazleak bidaide bat izango du alboan eta hala, honek liburua aurkeztuko du, irakurle gisa liburuaren balorazio bat eginez, eta zubi lana burutuko du idazlearen eta bertaratzen diren irakurleen artean. 

Esan bezala, urriko azken asteazkenean jarriko da martxan Iruñean Kilkerren soka. Bertan Jon Arretxek Sustrai beltzak bere azken lana aurkeztuko du, eta lan horretan Iban Perez akademiakide oñatiarra izango du bidelagun. Saioa 18.30ean izango da Elkar aretoan.
Hurrengo hitzordua Tolosan egingo da azaroaren 3an. Patziku Perurenak Goizuetan bada gizon bat… saiakera aurkeztuko du. Perurenak Ion Olano akademiakide donostiarra izango du lagun aurkezpenean. Azaroaren 9an, Baionara doa Kilkerren soka. Iban Zaldua bere azken ipuin bilduma aurkezten izango da han eta Ur Apalategi bere alboan. Basauriraino joango da Yurre Ugarte Gasolindegian ipuin bilduma aurkeztera eta Leire Zubeldiak zubi lanak egingo ditu okasio honetan.
Azaroaren 17an, Kepa Altonagak Darwin geurean saiakera aurkeztuko du, Bixente Serrano Izko idazlearekin batera.
Eta azaroaren 24an Gasteizen izango du amaiera Kilkerren sokaren lehen fase honek. Eider Rodriguezek plazaraturiko Katu jendea ipuin bilduma aurkeztuko du, Karmele Jaio idazlea bidaide duela.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button