ESZENA

Antzerki-laborategia Pabilioi 6 aretoan

Abenduan zehar, bi epetan, antzerki-laborategia garatuko da Bilboko Pabilioi 6an.

Esencia Patria izeneko laborategia, abenduaren 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30an zuzenduko du Ramon Bareak. Felipe Loza, Pako Revueltas, Itziar Lazkano, Mikel Losada, Gurutze Beitia, Enriqueta Vega eta Quique Gago izango dira antzezleak. Lan hau, komedia retrofuturista bat da, amesgaizto burugabea non denbora, espazioa, espainiar sinbologia eta Espainia hilezkorreko pertsonaia esperpentikoak nahasten diren. Solana, Buñuel, Valle eta holograma moduan agertuko den Caudilloa bera,  ikuskizunaren baitan entzun ahal izango dira betiko abesti sorta aspergarriekin batera.

El cavaret de la ribera izango da bigarren laborategia, Eguzki Zubia eta Lander Otaola bikoteak zuzenduko duena, abenduaren 22, 23, 27, 28, 29 eta 30an. Antzerkia-Variettes estiloan jardungo dute Eguzki Zubia, Mitxel Santamarina eta Jorge Santos antzezleek.
Bilboko garai bateko variettes antzerki moldea gogora ekarriko digun ikuskizun komiko musikatua da honakoa. Kabaret berezi honetako artista taldea zeremonia maistrak eta haren senide bitxiek osatzen dute. Vaudeville zoro, irrigarri eta satirikoa. Gauero bertoko artista ezberdin bat gonbidatuko dute saio bakoitza bakarra eta errepika-ezina izan dadin.

Info gehiago hemen topatuko duzue: http://pabellon6.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.