
Britainia Handiko The Urban Voodoo Machine taldeak Donostiako Dabadabada aretoan joko du gaur, 20:30etik aurrera.
The Urban Voodoo Machine banda britainiarrak iraupen luzeko bost disko plazaratu ditu, azken 2016an, Hellbound Hymns. Donostiara, baina, lan berri batekin iritsiko dira, bere ibilbide osoa errepasatzen duen 15 Shots from bilduma.
Taldeak rock’n’roll-aren sustraietatik edaten du: blues, jazz, folk, Europa zaharreko musikak, rockabilly, gospel… Eszenatokian zortzi musikari aritzen dira, The Pogues eta Tom Waitsen ondarea sutan jartzeko asmoz.
Classic Rock aldikariaren arabera, taldearen emanaldietan hainbat elementu biltzen dira: Tom Waits, Nick Cave, Dick Dale, Ennio Morricone eta kabareta, besteak beste.