IKUS-ENTZUN

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak lanak bidaltzeko epea zabaldu du

Abenduaren 8tik 17ra egingo den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak, bere 16. ediziorako pelikulak erregistratzeko epea zabaldu du. Epe hori irailaren 15era arte luzatuko da.

Ohi den bezala, mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, natura… 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute Eguzkilore edota Txalaparta garaikurraz batera diru-ordaina, eta guztira 24.800€ banatuko dira.

www.mendifilmfestival.com webgunean aurkituko dituzue xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button