ESZENA

Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin, eta aurten ere beste deialdi bat egingo du. Betiko legez, helburua euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari laguntzeko.

Interesa izanez gero adi honi: Antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute. Testuek euskaraz idatzita egon behar dute. Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira; hau da, ez da beste hizkuntza baten itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko. Era berean, ez dira onartuko antzerako beste laguntzaren bat jaso duten piezak.  Bakarrizketak ere onartuko dira. Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak; hots, giza baliabide eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak. Gaia eta moldea libreak izango dira.

Lanak bidaltzeko epea urriaren 11n amaituko da. Lan guztiak aztertu ostean Lautan Hiru antzerki-jaialdiko arduradunek lan bakarra hautatuko dute. Saria 2.500 eurokoa izango da, eta hautatutako antzezlana 2026ko Lautan Hiru antzerki-jaialdian estreinatuko da.

Bestelako jakingarriak Euskaltzaindiak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button