ARTEA

Juan Luis Goenagak pintura erakusketa berria inauguratu du Donostian

Juan Luis Goenagak (Donostia, 1950) erakusketa berria paratu du Donostiako KUR arte galerian, 2016ko urtarrilaren 10era arte. Donostiako galerian, tamaina handiko paisaiak jarri ditu ikusgai artista gipuzkoarrak. Goenagak figurazio espresionista jorratzen du, sarritan, lausotu egiten den arren, artistaren askatasunaren ondorioz.

Goenagak 1971an erakutsi zuen bere obra estreinakoz, Parisen egindako erakusketa kolektibo batean. Banakako lehen erakusketak, berriz, Durangon, San Telmo museoan eta zenbait euskal galerietan egin zituen, 1973an. Gaur taldeko Jose Luis Zumetarekin eta Rafael Ruiz Balerdirekin harreman estua izan du.

Donostiarrak Euskal Pinturaren lehen saria eskuratu zuen 1972an San Telmo Museoan, eta artista klasikoak ditu gustuko, tartean, Goya, eta Van Gogh, Rembrandt eta Picasso. 

Bere obra Euskal Herriko museo eta bilduma nagusienetan dago jasoa: Bilboko Arte Ederren Museoa, Gasteizko Artium museoan, Kutxa Fundazioan eta BBVa Taldean, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button