MUSIKA

Jimmy Barnatanek formatu akustikoan joko du gaur Basaurin

Gaur, Basauriko Sozial Antzokiak Jimmy Barnatan musikariaren kontzertu akustikoa hartuko du, 20:30etik aurrera. Emanaldi berezi horretan, pianoa, gitarra eta ahotsa baino ez dira entzungo. Jimmy Barnatan & The Cooconers talde espainiarrak country, blues, rockbilly eta swing estiloak jorratzen ditu.

Iaz, Room 13 aurkeztuko zuen, bere hirugarren lana. Grabazio horretan, gainera, aipatutako estiloko kantuez gain, irrati-nobela ere bildu zuen. Álex Ángulo, Adriana Ugarte eta El Gran Wyoming aktoreek parte hartu zuten uhinen bidezko nobela horretan, izan ere, Barnatanek ibilbide oparoa egin du zinean eta telebistan; esaterako, Alex De La Iglesia zinegile bilbotarraren El Día de la Bestia filmean parte hartu zuen.

Aurten, halaber, Motorclub (Gaztelupeko Hotsak) lana plazaratu du, The Cocooners bandaren laguntzarekin hori ere. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen arabera, “hizki larriz idatzitako iparramerikar musikaz blaituriko unibertsoa da, jazz, soul, funk, blues eta country musika moldeen topagune, betiere presente dagoen rock and rollaren arimaz onduak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button