Nontzeberri

Maitasunari buruz hausnartzeko

La Boda de otros pieza El Mortero eta Pabellon 6ren arteko koprodukzioa da, eta gaur berton, hilak 9, Arriaga Antzokian estreinatuko da. Horren ostean, Pabellon 6 aretoan egongo da urtarrilaren 11tik otsailaren 2ra arte. Oholtza gainean Kepa Alesso, Lucia Astigarraga, Josu Angulo Anthonisen eta Leire Orbe arituko dira.

David Caiñaren estilo propioa duen obra hori urteko lehen estreinaldia izango da Pabellón 6 aretoan. “Protagonistentzat mingarria dena, ikusleentzat festa bat izango da”. Denboraren poderioz sentimenduak aldatu egiten dira, eta hasiera batean sufrimendua zena nostalgia bihurtzen da gerora.

Lanaren trama hauxe duzue: Saioak eta Anderrek elkar ezagutu zuten. Elkar gustuko zuten. Elkarrenganako maitasuna zuten. Maitemindu egin ziren. Zoriontsu bizi izan ziren… elkarri bihotza hautsi zioten arte. Hala bazan edo ez bazan zoritxarrez ez da sartuko kalabazan. Hau ez da maitasun istorio bat. Hau beste batzuen ezkontza da. Baina protagonistak beraiek izango dira.

Diogun moduan, estreinaldia Arriaga Antzokian izango da gaur, eta ondoren, Pabellon 6n ikusi ahal izango da urtarrilaren 11tik otsailaren 2ra. Emanaldiak 19:30ean (ostiral eta larunbatetan) eta 19:00etan (igandeetan) izango dira.

Exit mobile version