ESZENA

Antzerki Arinaren II Jardunaldiak

Maiatzaren 23tik ekainaren 15era arte, Antzerki Arinaren II Jardunaldien barruan, hainbat antzezlan motz (20minutu bakarrik) ikusteko aukera egongo da, P6, ZAWP eta Deustuko Erriberako ez-ohiko antzeztokietan.

Pabilioi 6-k  helarazi digun oharrean esaten da, antzezlanak banan-banan edo batera disfrutatu ahal izango direla, ikusle bakoitzak bere menu propioa aukeratuko duelako. Egunero hainbat emanaldi izango dira, eta ikusle kopuru mugutuak (20 pertsona gehienez) izango dira. Eta gainera, emanaldiaren ezaugarri teknikoak direla eta, ezin izango da sarrerak aurrez erreserbatu.

Ikusiko diren lanak honakok izango dira: Autobús a ninguna parte (Leyre Berrocal eta Galder Pérez), Dios© (Florentino Badiola eta Aitor Fernandino) Naviera Saturrarán (Estela Celdrán eta Asier Moreno), Soñar, tal vez follar: (Virginia Rodriguez eta Darío Frías), Suicidio en 15 minutos (Javier Liñera eta Peñi León), Tiempos muertos (Fernando Albizu eta Isabel Gaudi), Tres tristes tigras (Getari Etxegarai, María Goiricelaya eta Ane Pikaza), eta Un error de apreciación (Irene Bau eta Quique Gago).

Beste aldetik, pieza batzuk ere gonbidatu dira jardunaldi hauetan parte hartzera: Buenas noches, madre (Itziar Lazkano eta Diego Pérez), La ruta (Oskar Garcia eta Laia Ricart), Tribute to Britney Spears (Lucia Vittoria Sabba eta Eli Hernandez). Procrastinación o tengo un pato en la nevera que se llama Dovstoieski ( Enriqueta Vega, Na Gómes eta Pako Revueltas).

Ordutegiak, egunak eta beste, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button