ARTEA

"Espazio neutroak", Patrik Grijalvo argazkilariaren azken lana

Bilboko Michel Mejuto galerian jarriko ditu bere lanak, bihartik aurrera, Patrik Grijalvo argazkilariak. Guztira zazpi pieza dira, tamaina handiko bost argazki eta bi eskultura.
Argazkiak dibond euskarriaren gainean inprimaturik daude, eta piktorialismo fotografikoa esparruaren barruan kokatu beharko genituzke, hots, nekez asmatuko dugu argazkiak edota pinturak ote diren. Abstrakzio geometrikoaz aritzen da artista hau bere proposamenean. Arkitektura zehatzetatik abiatuta forma geometriko berriak asmatzen ditu ukipen digitalik gabe.

Modu artistiko honetan, Grijalvok, geu konturatzeke, egunero ikusi baina erreparatzen ez ditugun geometriak erretratatzen ditu, begirada berezi baten bidez soilik ikus daitezkeenak.
Geometria honetatik, eta argazkia dela jakinda, ikuslea espazio erreal hori antzematen saiatuko da.
Kontrako bidaia izango da artean. Errealitatetik abstrakziora egin beharrean, Grijalvoren argazkietan errealitatera helduko gara abstrakziotik abiaturik. Errealitatea da geometria hutsean gordeta dagoena.

Zentzu horretan ere bi eskultura aurkeztu ditu artista honek. Argazkietatik abiaturik hirugarren dimentsio bat sartu du eskulturan, nahiz eta ertz txiki batean izan. Forma propioak osatu ditu ezinbestez.

Bilbao Arte Fundazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button