MUSIKA

Antton Valverdek kontzertua emango du Arriaga Antzokian

Aste honetan hiru kontzertu programatu dira Bilboko Arriaga Antzokian: Ismael Serranok bihar egingo du emanaldia, asteartean; Antton Valverdek asteazkenean; eta hainbat haur-taldek igandean, Bilboko Koral Elkarteak bultzatutako kontzertu batean.

Diogun moduan bihar, asteartean, azaroaren 12an, Ismael Serranok kontzertua eskainiko du 19:30etatik aurrera.
Eta asteazkenean, hilaren 13an, musika foyerrera lekualdatuko da. Bertan, bestelako intimitate batekin, Antton Valverdek pianoan abestuko du, 19:30ean.
Bere estilo eder horretan, Valverdek egile ezagunen poemak musikatu ditu eta kanta horiek dira haizatuko dituenak, betiko gustu finetik sorturikoak. Letrak, Miren Agur Meabe, Karlos Linazasoro edota Gerardo Markuleta idazlearenak dira. Eta horiekin batera bere kantu klasikoak ere entzun ahal izango dituzue, non poetan handien hitzak nahasten diren, tartean, Lizardi, Gandiaga, Lete edo Lauaxeta, esaterako. Kontzertuan Francisco Herrero (biolina), Iván Carmona (txeloa) eta Joxan Goikoetxea (akordeoia) musikari bikainek lagunduta egongo da.

Azkenik, azaroaren 17an, 19:00etan, José Luis Ormazabalek gidatutako haur abesbatza eta Jesús Guridi Orkestra, Aritz Labradorren zuzendaritzapean arituko dira. Horiekin batera, astean behin elkartzen diren bi eskola-abesbatza izango dira: María Solagurenek gidatutako Escolapios de Bilbao ikastetxekoa eta José Luis Ormazabalek zuzendutako Lycée Français ikastetxekoa. Guztiek elkarrekin kantatuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button