MUSIKA

Anne Etchegoyenek “Emazte” diskoa aurkeztuko du Bizkaian

Joan den astean Donostiako Lugaritz Kultur Etxea bete ondoren, Anne Etchegoyen Bizkaian izango da Emazte diskoa aurkezten, eta horretarako bi emanaldi eskainiko ditu Bilbon eta Basaurin, martxoaren 3an eta 13an, hurrenez hurren.

Gaur berton izango da lehena, Bilboko FNAC dendan; bertan, kontzertu labur bat eskainiko du. Horren ostean, Basauriko Social Antzokian izango da martxoaren 13an.

Ahots ezti eta garbi batez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek, Etchegoyek plazaratu duen Emazte izeneko diskoarekin, non euskal emakumeei omenaldi berezia egiten dien. “Unibertso musikal folkloriko honetan artistaren esentzia erakusten digu: mundura irekita dagoen emakume euskaldun bat, askea, ama eta abeslaria, gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren alde egiten duena”.

Iparraldeko kantariak euskal gizartean emakumeak hartzen duen eta beti hartu izan duen leku nabarmena aldarrikatzen du. Beti entzun izan dugu etxekoandre, etxea kudeatzen duenari erreferentzia eginez, ama eta emaztea izateaz gain. “Aitzitik, irudi hori zertxobait murrizgarria da, emakume euskaldunaren patua beti hartu izan baita ikaragarritzat: abenturazaleak, grinatsuak, gogorrak, artistak, amorante maitekorrak, amak”, aldarrikatzen du kantariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button