LITERATURA

Anjel Lertxundiren “Zu” liburuaz, Larrabetzun

Larrabetzuko apirileko Literaturaz berbetan, Anjel Lertxundiren Zu izango dute berbagai, apirilaren 21ean, 19:00etatik aurrera, Larrabetzuko Angulerin.

Anjel Lertxundi (Orio, 1948) idazleak Zu (Erein) izenburuko lan berria aurkeztu zuen Donostian joan den urtearen hondarretan. Liburua plazaratu duen argitaletxearen arabera, “bizitzaren udazkenean sakontzen duen nobela da Anjel Lertxundirena, heriotzaren ezinbestekotasuna bizitzaren liluraz hesitu nahi agonikoa”

Idazlearen emazteari pankreako minbizia diagnostikatzearekin batera bizitakoak kontatzen ditu idazleak liburuan; hortaz, bertan jasotako guztia benetan gertatu dela baiezta daiteke. Haatik, Lertxundiren aburuz, liburua fikziotzat jo daiteke.

Honela dio liburuaren kontrazalak: “2012ko uztailaren hemeretzian aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du.  Aurrekoaren ifrentzu bihurtuko zaie handik aurrera bizitza, haren erresumako biktima apal izatera pasatuz. Orduantxe sortzen da Zu, eta bere eguneroko bizitzak zer ikusi gutxi izango du iraganekoarekin”.

Informazio gehiago: Erein.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.