IKUS-ENTZUN

Emakumeek egindako XVI. Zinema Erakustaldia

Emakumeek egindako XVI. Zinema Erakustaldiaz gozatu ahalko da Bilboko BBK Aretoan urriaren 17tik 28ra bitarte. Ekimena Alemaniako Die Fremde (2010) film luzeak inauguratuko du.

Urriaren 18an, berriz, umeentzako euskarazko film luzea izango da Mozart Txinan (2008, Austria), 10:00etan. Arratsaldean, 17:00etan, Tu Serás un Hombre (2004, Frantzia eta Belgika) dokumentala eta (RE)TALES (2010) proiektatuko dituzte, azken hori Film Laburrak Femeninoan-Trama programaren baitan. 20:00etan, aldiz, dokumental bat eta film luzea izango dira ikusgai, Margarita Alexandre (2011, Espainia) eta Handsome Harry (2009, AEB), hurrenez hurren.

Urriaren 22an, Film laburren Xprest!Aux jaialdia izango da: 17:00etan, Fish Tank (2009, Erresuma Batua); 19:30ean, Planes para Mañana (2009, Espainia) eta 22:00etan, Sushine Cleaning (2008, AEB).

Hilaren 23an, film laburren eguna izango da. Izan ere, Film Laburrak Femeninoan-Trama eta Film laburren Xprest!Aux jaialdia izango dira protagonistak 16:00etatik aurrera.

Hilaren 26ko egitaraua ere bi zatitan banatuko da: batetik, 17:00etan, The Angelmakers (2005, Hungaria, Herbehereak, Erresuma Batua) dokumentala eta El Tren de las Moscas (2010, Espainia) filma laburrak ikusi ahalko dira. Bestetik, 20:00etan, Uniformadas (2010, Espainia) laburra eta La Yuma (2010, Nikaragua, Mexiko, Espainia, Frantzia) luzea izango dira.

Azkenaurreko egunean, urriaren 27an, 500 Feminismos (2010, Espainia) dokumentala eta Neke Druge Price (2010, Serbia, Bosnia, Kroazia, Eslovenia) proiektatuko dituzte. Azkenik, 28an, Las Buenas Hierbas (2010, Mexiko) luzeak erakustaldia itxiko du.

Egitarauri buruzko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button