MUSIKA

“Euskopop”, Iker Lauroba eta Oso Fan

Iker Lauroba eta Oso Fan musikari gipuzkoarrek Donostiako Dabadaba aretoan joko dute gaur, 20:30ean, Euskopop lelopean.

Lauroba, UKbill, Leila Thenuit eta Charlie& The Colours taldeetan aritutako musikariak Zeru Tolesgarria bere bakarkako estreinako lana aurkeztuko du. Grabazioak folk eta pop kutsuko doinuak biltzen ditu ikerrek. Harkaitz Canok, gainera, kantuetarako hitz batzuk ere idatzi dizkio..

Oso Fan, berriz, Giorgio Bassmatti donostiarraren euskarazko egitasmoa da. Eszenatokian bakarrik aritzen da, eta, egun, bere alter ego euskaldunaren lehenengo diskoa grabatzen ari da. Dabadabaren webgunean jasotzen denez, “gaztelaniaz jo ditu orain arte bere zartako handienak (Bassmatti & Vidaur taldean), eta orain euskaraz ari da erronka berrien bila – eta horrela nahi duelako, qué coño-“.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button