MUSIKA

Jazz libre eta etiketarik gabekoa, Arriaga Antzokian

Javier Colinak (kontrabaxua), Ariel Bringuezek (saxofoia) eta Borja Barruetak (bateria) osatzen dute gaur, abenduak 27, 19:30ea, Bilbaina Jazz Klubak eta Arriaga Antzokiak sustatutako BJC Arriagan zikloaren baitan kontzertua eskainiko duen Trio Manzanares hirukotea. Talde horrek bere jazz libre eta etiketarik gabekoa eramango du Arriaga Antzokira.

Diogun moduan, Trio Manzanares hirukotean hiru instrumentista handi daude: Javier Colina kontrabaxu-jotzailea, Ariel Bringuez saxofoi-jotzailea eta Borja Barrueta bateria-jotzailea. “Hirurak Madrilgo mendilerroan bizi dira, Guadarrama ibaiaren ertzean, elkarrengandik oso hurbil. Hortaz, ia naturaltasunez hurbildu ziren, eta musika-topaketa horien ondorioz euren proposamen artistikoa zehaztu zen apurka-apurka. Hala, taldeak harmonia esplizituko instrumenturik gabeko hirukote gisa jokatzea erabaki zuen, eta, pixkanaka, etiketarik gabeko errepertorio bat osatu zuen, jazz-konposizioak, kubatar musikako klasikoak, gnawa musika eta beste asko barne hartzen dituena. Musikari bakoitzak, askotariko ibilbidea duenez eta bere jatorriagatik, sonoritate paregabea sortzen du. Talde gisa, askatasunari ematen diote lehentasuna segurtasunaren gainetik, bi indar horien artean, musikan eta bizitzan, beti sortzen den etengabeko borrokan.”

Gogoratu, gaur berton, Arriaga Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button