ESZENA

Ananda Dansa konpainiaren “PinoXXIo” obra, Arriagan

Abenduaren 27an, 28an eta 29an, familia osorako ikuskizun txalotuenetako bat Bilboko Arriaga Antzokian ikusi ahalko da:  PinoXXIo. Ananda Dansa konpainia ospetsuaren ikuskizunak MAX sarien 2016ko edizioan zazpi sari lortu zituen: Koreografia onena, Musika konposizio onena, Jantzien diseinu onena, Emakume dantzari nagusi onena, Gizon dantzari nagusi onena eta Dantza talde onena, bai eta ikuskizun Onenarekin aintzatesten zuen saria ere.

PinoXXIo lanean, “Ananda Dansa konpainiak Collodiren ipuinaren bere irakurketa berezia egin du, familia osoari zuzendutako dantza eta antzerki bertsio garaikidea. Konpainiak garai jakin batetik kanpo girotu du ikuskizuna, eta horrek, pertsonaiak eta istorioa XXI. mendeko garaikide gisa ikusteko aukera ematen digu. Istorioari alderdi ikonografiko ezagunenak kenduz, lan harrigarriak funtsezkoa dena bilatu du: Gepetto aitaren eta Pinoxxio semearen arteko harremana. Gepettok, Pinoxxio bere iritziz seme bat izan behar den modukoa izatea gura du; Pinoxxiok, bere aldetik, mundua ezagutu gura du, eta ez ditu arauak bete nahi. Gepetto aitak semea hezteko dituen nahiak, Pinoxxio semeak bere inpultsuei jarraitzeko dituen gogoen alderantziz proportzionalak dira. Eta hor sortzen da istorioa, gure istorioa, negoziatuz baino bideratu ezin daitekeen gatazkarena, inposiziorik gabe, maitasunarekin”.

Ananda Dansarentzat gorputzarekin, keinuarekin, musikarekin, dantzarako eta antzerkirako berridaztea da erronka nagusietakoa. Eta horretaz jabetzeko eta ikuskizunak ezkutatzen duen magia ezagutu ahal izateko, tailer bat ere egingo da datozen egunotan. Arriaga Antzokiak eta Ananda Dansak goizetan eskainiko duten tailerra abenduaren 28an eta 29an, goizeko 11:30ean, izango da. Tailerra Arriaga Antzokian bertan egingo da, eta protagonista nagusiek, Ana Lujánek (Pinoxxio) eta Toni Aparisik (Gepetto), emango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.