IKUS-ENTZUN

Errenterian film laburren jaialdia

Errenteria Hiria XVI. Laburmetraien Lehiaketa egingo dute asteburu honetan Niessen zinema aretoetan. Hala, bihar eta etzi orotara 20 bat lan ikusi ahal izango dira. Igandean, berriz, sari banaketa egingo dute.

Honatx bihar proiektatuko dituzten lanak:  70M2, Ausencia, Viejos Perdedores, Camas Calientes, Coser e Cantar, Atasco, Bird Boy, Estocolmo, 17 del 7 eta Enganchate . Oarsoaldeko lan hoberena jasotzeko hautagaia ere izango da ikusgai: Puri Deitzen Diote.

Etzi, berriz, hauek izango dira film laburrak: Calle Pizarro, Juan con Miedo, ZappinG, Life Fábrica de Muñecas, La Culpa, A o B,Luna Rota, Todo Queda en Familia, Drugtore Love eta Mecanoscrit V2.1.

Igandean, azkenik, sari banaketa eta irabazi duten filmen proiekzioa egingo dute. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira eta doakoak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button