
Plaza Libreak izenburupean abiatu du erakusketa hau Asier Gogortzak Berako Kultur etxean. Lanak azaroaren 17ra bitartean ikusi ahalko dira.
Pilotalekua da, dudarik gabe, Euskal Herriko elementu arkitektonikoen artean adierazgarriena. Herrigune guzietan, nola urrutiko auzoetan ere, toki nabarmenetan kokatuak ageri dira pilotalekuak, maiz elizaren eta Herriko etxearen ondoan.
“Argazki serie hau egiteko pilota plaza desberdinen tipologiak behatu eta erretratatzen hasi nintzen, batez ere arkitekturaren eta paisaiaren artean sortzen den elkarrizketari erreparatuz. Bilaketa estetiko horrek soilik plaza libreak aukeratzera eraman ninduen hondarrerako, harrigarria egiten baitzait hain arkitektura soilak, diedroak, hainbertzeko indar sinbolikoa biltzea bere baitan eta halako funtzio sozial garrantzitsua betetzea”, dio egileak.
Nontzeberrin ere bere lanak ikusi ahal dituzue.