BESTELAKOAK

Amorebieta-Etxanoko 2011ko jaietako kartelen lehiaketa

Partaideek nahi beste kartel aurkez ditzakete lehiaketara. Lehiaketarako kartelen formatua eta teknika libre izango dira baina honako testuak agertu behar du derrigor karteletan: “Amorebieta-Etxanoko Jaiak 2011 – Uztailak 15-27”. Testua nahi den moduan taxutu eta diseinatu ahalko da.

Euskarri digitalean entregatu beharko da proiektua (jpg, pdf edo psd) Ametx erakunde autonomoaren erregistroan (Zelaieta parkea z/g), izenpetu gabe, lehiakidearen datuak gutun-azal itxi batean ezarrita. Izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuko dira. E-mailez ere entregatu ahal dira eta postaz, Amorebieta-Etxanoko kartel lehiaketa. Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta- Etxano helbidera bidalita.

Betiko legez, lehiakidearen datuak gutun-azal itxi batean etorriko dira, izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia zehazturik.
Proiektuak aurkezteko epea 2011ko ekainaren 20an amaituko da eta ekainaren 24an jakinaraziko da, eguerdiko 12:00etan, Zelaieta zentroan eta web orrietan, zein den kartel irabazlea.

Sari bakarra izango da, 1.000 eurokoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button