LITERATURA

Amodiozko Gutunen XIX. Lehiaketa Barakaldon

Gutuna literatur genero da berez, eta ugariak dira pertsonen arteko komunikazioan oinarritutako literatur lanak. Sentimendu eta hunkipenen komunikazioa sustatu, eta genero horrek duen aberastasuna berreskuratu nahian, Barakaldoko Udalaren Kultura, Hezkuntza, Euskara, Kirolak, Gazteria eta Kalitatea Arloak Amodiozko Gutunen XIX. Lehiaketarako deialdia egin du. Onarpen epea abenduaren 16tik urtarrilaren 20ra arte izango da.

Gutunak originalak, argitaragabeak eta aurrez saritu edo argitaratu gabeak izango dira. Aurkezpenari dagokionez, gehienez bi foliotako gutunak izango dira, ordenagailuan idatziak, Arial 11 hizkiaz, lerro artean tarte bikoitza utzita eta alde bakarretik idatzitakoak.

Paperaren ezaugarriak (kolorea, usaina eta testura) parte-hartzaileek aukeratu behar dituzte. Epaimahaiak idazkiaren garapena, estiloa, ortografia, aurkezpena eta originaltasuna baloratuko ditu; eskuz idatzitakoetan, berriz, kaligrafia ere bai.

Gutunak – Bihotzaren Hitzak 2014 jarrita- ondorengo helbidean aurkeztuko dira: Gurutzetako Zentro Zibikoa, Balejo Kalea, 4 48903, Barakaldo.

Lehen saridunak 300 euro hartuko ditu eta gero bi accesit egongo dira 175 eurokoak.

Bestelako datuak hemen aurkituko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button