ARTEA

Amatasuna, esperientzia afektiboa eta indar politikoa

Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Fundazioak sustatutako arte- eta erakusketa-programa bat da. Proiektuaren helburuak “lekuko artisten lana ikusaraztea, Nafarroan praktika kuratoriala sustatzea eta Nafarroan zehar praktika artistiko garaikideak eskuragarri jartzea” dira.

Materialak amatu (ama izan/egin) programaren laugarren edizioa da eta Altsasu, Agoitz eta Tafallan barrena ibiliko da. Natalia Isla Sarrateak komisariatua, “amatasuna, esperientzia afektiboa eta indar politikoa den heinean, bertatik sortzen diren arazoetara hurbiltzen da.”

Praktika artistiko horretan, eta amatasun ezaugarriak kontuan hartuta, Angela Moreno, Amaia Gracia Azqueta, Beruta (Berta Osés), Oihane Mcguinness Armendariz, Txaro Fontalba eta Zarys Falcon artistan aritu dira. Erakusketarekin batera, bitartekaritza-programa bat dago, sormen-prozesu horiek herri bakoitzera hurbiltzeko.

Egunotan, Altsasuko Iortia Kultur Gunean dago Uholdeak, Materialak amatu arte garaikidea zabaltzeko erakusketa ibiltaria. Erakusketa apirilaren 16a arte egongo da Altsasun, ondoren Agoitza mugituko da apirilaren 20tik maiatzaren 28a bitartean, eta azkenik, ekainaren 2tik uztailaren 2ra Tafallan egongo da.

Programa zer den jakin nahi izanez gero: Uholdeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button