MUSIKA

Joseba B Lenoir-en “gang”-a ikusteko azken aukera

Joseba Baleztena edo Joseba B Lenoir (gitarrak eta ahots nagusia) buru duen egitasmo ezaguna da Joseba B. Lenoir Gang, honezkero, makina bat kontzertu egin baitituzte formatu horrekin. Bada, ostiralean, Oñatiko Antixenako gaztetxean, azkenekoz arituko dira boskote formatu horrekin, 22:00etatik aurrera. Gang-arekin batera, Norman taldea arituko da.

Josebaren banda hauexek osatu dute: Felix Buff (bateria) eta Xan Bidegain (baxua eta perkusioa), eta Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza (gitarra elektriko eta akustikoak, ahotsak eta perkusioa) eta Ander Mujika (gitarra eta ahotsak). 2015eko  martxoan abiatu zuen proiektua Lenoirrek, eta harrezkeroztik, jo eta su aritu da banda zuzenekoetan, diskorik argitaratu ez duten arren.

Eibar eta Ondarroako laukotea da Norman, bestalde, eta bere jarioan askotariko estiloak nahasten dira, betiere, gordin eta energia handiz: abiadura, psikodelia, giro ilunak, erritmo aldaketak, rock-a, hardcorea…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button