MUSIKA

Legorretako Reggae Jaialdia bihar egingo da

Legoreggae Legorretako Reggae Jaialdia 2015ean egin zen estreinako aldiz; hortaz, bihar, hirugarren edizioa egingo da, Kiroldegi Aretoan, 22:00etatik aurrera, eta jada, sarrerak agortuta omen daude.

Agertokian hauexek arituko dira: Juantxo Skalari & The Rude Band, General Levy, Sara Lugo, Revolutionary Brothers, Kulto Kultibo eta MG Banda.

Juantxo Skalari Skalariak taldeko musikari ezaguna da, 2016an bira bat egin zuen London Studio Session diskoa aurkezteko, Skalari Rude Band-ekin. Disko hori binilozko singlea da, Londreseko Toe Rag estudio prestigiotsuetan grabatua, Liam Watson teknikari ezagunaren gidaritzapean. Egun disko berria prestatzen ari da, eta bira berri batean sartuta dago; Rudi Not Dead, izenburu hori dauka, hain justu, plazaratu berri duen singleak.

General Levy ragga DJ ingelesa da, eta drum and bass DJekin ere aritu da. Bere kanturik ezagunena, M-Beat-ekin grabatutako Incredible doinua da.

Sara Lugo musikari espainiar-alemaniarra da eta 2016an hainbat musikari-lagunekin, grabatutako diskoa plazaratu zuen: Sara Lugo & Friends. Grabazioan parte hartu zuten musikarien artean: Protoje, Cali P, Kabaka Pyramid, Lutan Fyah, Jah9,  Joseph Cotton edo Ras Muhamad.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button