BERTSOTAN

“Altxa Kopla Hori!” bertso-saioa, Aramaion

Arabako Bertsozale Elkarteak Altxa Kopla Hori! egitasmoa abian du jarrita. Bertso saio musikatuak sortuko dituzte bertsolariek kopla eta musikaren bidez.

Arabako 20 bertsolari eta lau musikari parte hartzen ari dira kalean edo plazan burutzen ari diren saioetan.
Uuztailean bi saio burutuko dira eta irailean beste hiru. Lehena uztailaren 2an izan zen Luiandon eta hantxe Paula Amilburu, Manu Bendala, Aitor Najera eta Felipe Zelaieta aritu ziren. Gai jartzailea Uxue Diaz de Cerio izan zen, eta musikariak Unai Mendibil eta Nahiara Eizagirre.

Gaur, uztailak 15, bigarren saioa izango da Aramaion. Hortxe, Irati Anda, Manex Agirre, Xabi Antia eta Orlando Arreitunandia batuko dira. Gai jartzailea Eli Plazaola izango da, eta musikariak Unai Mendibil eta Mikel Goikuria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button