ESZENA

“Muga Gabe Zirku Festibala” Beran, Biriatun eta Urruñan

EASAC Urruñako Arte eta Zirku Eszenaren Akrobazia eskolak, Urruñako Herriko etxe, Biriatuko Herriko etxe eta Berako Udalaren laguntzarekin Muga Gabe Zirku Festibala antolatu du uztailaren 14tik 16ra bitarte. Festibal horren barrenean hainbat ekitaldi antolatu dira aipatutako hiru herri horietan: uztailaren 14an Beran, 15ean Biriatun eta Urruñan, eta 16an Urruñan.

Beran bi tailer mota garatuko dira: Clown tailerra eta akrobazia tailerra. Bertan, zirkuko hainbat diziplina ikasiko dituzte: akrobaziak, objektuen gaineko oreka… Tailerren ondotik, Hands Some Feet zirku konpainiak akrobazia ikuskizun bat eskainiko du Berako Herriko etxeko plazan, 20:30ean.
Konpainia horrek bi kide ditu: Liisa Näykki finlandiarra eta Jeromy Zwick australiar-suitzarra. Ikuskizunak konpainiaren izen bera du: Hands some Feet. “Zirku garaikideko ikuskizun dinamiko eta fresko bat da, malabarismoaren eta alanbrearen maisutasuna bihurrikeriaz uztartzen dituena. Akrobazia berritzaileekin, antzerki fisikoarekin, jauzi egiteko sokekin eta Australia eta Finlandiako musika tresna bereziekin osatutako zuzeneko musikarekin osatuko da. Ikuskizunerako inspirazioa finlandieraz bakarrik aurkitzen ahal den hitz berezi batetik dator: Hepuli. Hepulik esan nahi du emozio-eztanda negatiboa edo positiboa izatea, tximino zibilizatuenek ere jasan ezin dutena”

Egun guztietako programazioa zertan den ikusteko: Muga Gabe Zirku Festibala

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button