MUSIKA

Alice Russell soul kantari ingelesa Bilboko Kafe Antzokian

Alice Rusell nazioarteko soul eszenan ezaguna egin da Quantic, Nostalgia 77 edo TM Juke bezalakoekin egindako kolaborazioei esker. Azken horrekin izango da gaur Bilboko Kafe Antzokian. Emanaldiaren ostean, gainera, Arka eta Makala disko jartzaile euskaldunek giroa berotuko dute.

Soul musikari ingelesak 2004an argitaratu zuen Under the Munka Moon bere lehen diskoa Tru Thoughts diskoetxearen laguntzarekin. Urtebete geroago argitaratu zuen Then Came my favourite letters (Tru Thoughts). TM Juke ekoizlearen laguntza izan zuen lan hori gauzatzeko eta nazioarteko kritikaren onespena lortu zuen. Arrakasta horri jarraiki, 2006an Under the Munka Moon II (True Thoughts) lana argitaratu zuen, zeinak harrera ona erdietsi zuen. Bertan, aurretik argitaratutako nahasketa eta bertsioak bildu zituen. Tartean, White Stripes taldearen Seven Nation Army abestiarekin egindako bertsio ezaguna aurkitu daiteke lan honetan.

2006. urtetik Alice Russell eta TM Juke ekoizle eta DJak bira luzeak egin dituzte elkarrekin AEB, Europa eta Australian barrena. Grant Daddy G (Massive Attack), Lonnie Liston Smith, Femi Kuti, De la Soul edo Amy Winehouse bezalako musikariekin ere agertu da oholtzan. Handik bi urtera, Pot of Gold disko arrakastatsua argitaratu zuen. Iaz, David Byrne eta Farboy Slim-ek elkarrekin argitaratu duten diskoko Men will do anything abestian kolaboratu du.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button