MUSIKA

Nafarroako “Kultur” programaren azken emanaldiak

Nafarroa alderik alde kurritu duen Kultur programak bere ateak itxiko ditu asteburu honetan. Azken emanaldiak Tuteran, Artaxoan, eta Agoitzen ospatuko dira. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuak antolatutako Kultur programaren 26. edizioa ekainaren 18an hasi zen eta Nafarroako 38 lekutan izan da presente.

Agoitzeko kultur etxean izango da gaur, irailak 3, ikuskizunetako bat, 20:00etan. Bertan, Ache Pa Ti taldeak bere Aunitz Urtez diskoko doinu euskarazkoak eta afrikarrak joko ditu. Ache pa ti taldea 2002. urtean sortu zen, ibilbide luzeko eta hainbat jatorritako (klasikoa, jazza, folklorea…) bost musikari nafar elkartu zirenean.

Amaiera irailaren 4an, larunbata, izango da. Tuterako Alfonso I El Batallador plazan Iruña Jazz Brass Band taldearen kontzertua antolatu da, 20:00etan. Iruña Jazz Brass Band proiektua Pamplona Jazz/Iruña Jazz elkartearen barnean sortu zen. Bertan, Nafarroako musikari gazteek ibilbide profesional sendoak dituzten beste batzuekin batera partekatzen eta ikasten dute.

Egun berean, 20:30ean, Goxua ‘n Salsa saltsa-taldeak soinu latinoak eskainiko ditu Artaxoako Foru plazan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button