LITERATURA

Album ilustratuak saritzen dituen Etxepare Sariak aurtengo deialdia egin du

Sari honetara haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahalko dira.  Album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak. Originalak aurkezteko epea maiatzaren 7an, ostiralean, itxiko da, eta aEpaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna  ekainaren 30a izango da. Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa, eta lan hori Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz.

Lehiaketan parte hartzen duten egileek albumaren maketa aurkeztu beharko dute, hau da, azken bertsioa inprimatuta, bukatutako albumean agertuko liratekeen testu zein ilustrazioekin. Ez da maketa koadernatu beharrik, nahikoa da maketa modu xume batez jostearekin (grapekin, uztaiekin, espiralarekin e. a.). Horretaz gain, maketaren kopia bat bidali beharko dute: pdf formatuan, lan osoa fitxategi bakarrean. Kopia pendrive batean entregatuko dute (aholkatzen da fitxategiek ez izatea 20 mega baino gehiago). Albumaren testua ere aurkeztu beharko dute, word formatuan (pendrivean sartu beharko dute). Egileek nahi badute, irudi originalak bidal ditzakete epaimahaikideek jatorrizko lana ikus dezaten.

Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira, eta lanarekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da datu pertsonalekin. Helbide honetara bidaliko dira: Etxepare Saria, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa).

Lehiaketarekin lotutako jakingarri guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button