ARTEA

Nestor Bastarretxea, “Oroimenaren pisua”

Atzo inauguratu zen, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Nestor Bastarretxeari buruzko Oroimenaren pisua erakusketa, zeina zabalik egongo den 2015eko otsailaren 14ra arte.

Xabier Saénz de Gorbea erakusketaren komisarioaren arabera, “Nestor Basterretxeak nahi zuen erakusketa da”. Artistaren alde guztiak jorratzen dira, hainbat aretotan, baina batez ere, bermeotarren pentsamendua da ardatz nagusia, “gune osoan hartarako jarritako testuak direla bide”.

Izan ere, antolatzaileen helburua izan da, Bastarretxeari buruzko erakusketa desberdin bat egitea. “Haren obsesioak ezin kanpoan utzi eta berritasunak azaldu behar. Barneko kontuak, gutxiago trataturiko alderdi batzuk eszenaratu behar dira, eta aurrenik egindakoaren eta egiten ari zenaren azken balantzea azaldu behar”.

Horretarako, Jaizubian zeukan baserriko obrak ekarri dituzte Koldo Mitxelenara, Nestor Basterretxearen alde barrukoena, intimoena, erakusteko asmoz. Aukeraketa lana gogorra izan da, ia 700 lan baitaude katalogatuta.

Erakusketan material asko bildu da, bai eta sekula ikusi ez den materiala ere; esaterako, Argentinan egindako marrazki batzuk. Horrekin batera, Juan Pablo Zabalak eginiko ikus-entzunezko lan bat eta hiru Arantzazuak ere jaso dira. Arkitekturari lotutako lan geometrikoek ere euren tokia dute.

Finean, artistaren obra osoa hartzen duen askotariko erakusketa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button