IKUS-ENTZUN

“Alan giza antena” filma ikusgai, Zinema Euskaraz programari esker

Zinema Euskaraz programak Alan giza antena filma estreinatuko du gaur Getxo Zinemak, Golem Alhóndiga (Bilbo), Gorbeia Zinemak (Gasteiz) eta Principe Zinema (Donostia) zine-aretoetan. Villabonan, Basteron (Andoain), Zarautzen, Beasainen eta Niessenen (Errenteria) ere ikusi ahal izango da laster.

Programaren barruan aurten estreinatuko den bosgarren filma da, Yuku eta Himalaiako lorea, Momiak, Lau ahizpa magikoak eta Mavka: basoaren zaindaria lanen ostean. “Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi du ekimenak. Euskal zinema-sektoreari laguntzeko apustuari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan.”

Lan berri honetan honako hau kontatuko zaigu: Alanek 11 urte ditu, eta uda bakarti batean giza-antena lanak egiten amaitzen du, objektu hegalari ezezagunekin obsesionatuta dagoen bizilagunarentzat. Baina aurkitzen dutena Britney da, estralurtar neska bat. Eskolarako lan bat egiten ari da giza arraza primitiboari buruz. Alanek etxera itzultzen lagundu behar dio, baina bitartean giza espeziea ulertzen saiatzen da neska.

Eta laster batean, Zinema Euskaraz programak beste film batzuk ekarriko ditu, horien artean, Superheroien familia, Una aventura gigante eta Dragonkeeper pelikulak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button