ARTEA

Marrazkiak denbora gelditzeko balio du

Jon Juarez artistak Harri Orri Har erakusketa aurkeztu du Andoaingo Bastero kulturgunean. Otsailaren 10era arte bisitatu ahalko den erakusketan azkeneko urteetan egindako hogei bat kolorezko ilustrazio-artelan ikusi ahal dira.

Artistak dioen moduan: “Marrazteko arrazoietako bat bidaiaren eta miaketaren sentsazioa da, eta marrazkiak denbora gelditzeko, une bat harrapatzeko eta bertan harrapatuta egoteko ematen dizun sentsazioa. Xehetasunarekin marrazten dut, ikusmenak dena hartzen uzten dion arte, ikusleak trazuaren asmoa kodetzeari uzten dion arte. Horrela sortzen da leku horretara esploratzaile gisa behin eta berriz itzuli zaitezkeelako sentsazioa.”

Jon Juarez artistak, 2007an, Nafarroako gobernuko artista gazteei zuzendutako arte garaikideko lehiaketa batean lehen saria lortu zuen, eta 2012an Espainiako gobernuaren INJUVE saria jaso zuen hainbat istorio bilduma egiteagatik. Une horretatik aurrera marrazkilari eta artista kontzeptual gisa  musu profesionalagoan aritzen hasten da. Garai hartan, Another day of life, Kapuscinskiri buruzko dokumental bat egin zuen, Goya sari bat eta EFA (Europako animaziozko film onena) saria irabazi zituena. 2018an, Caramanchada proeiktuan murgiltzen da. Geroago, teknologiaren eta etorkizun espekulatiboen diseinuaren aukerak aztertzen hasten da. gau egun, hainbat asmotan dabil sartuta, horietariko bat zientzia fikziozko Scavengers Reign seriea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button