MUSIKA

Pennywise hardcore taldea bueltan da

Pennywise entzutetsuekin batera Strike Anywhere, A Wilhem Scream eta Adrenalized taldeak izango dira Barakaldoko Rockstar Live aretoko oholtzan, ostiralean, maiatzak 7.

Pennywise taldea 1988 urtean eratu zen Minor Threat edo Black Flag bezalako hardcore talde klasikoen eraginpean. Bi EP grabatu ondoren, Hego Kaliforniako disko jartzaile batek grabazio horiek eman zizkion Brett Gurewitz Bad Religion taldeko gitarra jotzaileari eta Epitaph diskoetxeko arduradunari. Hala, zigilu horrek taldearen estreinako lan homonimoa plazaratu zuen 1991 urtean, zeinak arrakasta itzela izan zuen hardcore melodikoaren eta skate kirolaren inguruan mugitzen ziren zale gazteen artean. Harrezkeroztik beste bederatzi lan gehiago kaleratu dituzte, azkena Reason to Believe (2008, Epitaph).

Theologian Records, baina, taldearen lehendabiziko bi EPak berrargitaratu ditu oraintsu Wildcard/A word from the wise izenburupean. Diskoan taldeak grabatu zituen lehendabiziko zortzi kantuak biltzen dira, tartean, zuzenean jotzen duten Stand by Me soul klasikoaren bertsioa.

Riff Produkzioak-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button