MUSIKA

Aitzealdenk fest jaialdiak asteburu potoloa dakar

Kulturaz kultur kooperatibak antolaturik, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean sei musika taldez gozatzeko aukera izango da bi asteburutan.

Kontzertu sorta martxoaren 15ean hasi zen Viva Belgrado eta Naxkerren taldeen kontzertuarekin. Kordobatik etorri ziren Viva Belgrado taldeko kideak, eta pop eta punk doinuak jorratzen dituen Naxker talde nafarrak Matxenia II diskoa aurkeztu zuen.

Ezpalak eta Rodeo taldeen kontzertuak izango dira hurrengoak, gaur, apirilak 11, eta, bihar, Bala eta Pinpilinpussies taldeen txanda izango da.
Rock, Stoner eta post-punk doinuek Sanagustin kulturguneko oholtza astinduko dute bi egunez.

Kontzertu guztiak 22:00etan hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button