BERTSOTAN

“Aitor Sarasua” bertsopaper lehiaketa

Otsailaren 28ra arte Bertsularien Lagunak abiaturiko Aitor Sarasua I. Bertsopaper lehiaketara bidali ahal izango dira lanak. Urteroko lehiaketa izan nahi duen honek gazteen eta helduen modalitateak  ditu.
Hala, gazteen saila 16 urte artekoa izango da, eta adin horretatik gora helduen saila. Euskal Herriko bertsolariei zabalik dago, eta gogoratu bertso sortak bidaltzeko epea otsailaren 28an amaituko dela. Martxoaren 20an jakinaraziko da zein izan den onena.

Bertsopaper lehiaketa honen helburua “bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Izan ere, tradizioz, Ipar Euskal Herrian, eta Euskal Herri osoan oro har, bertso idatziak leku handia izan du. Tradizio hori bermatu eta hedatu nahi dugu, Aitor Sarasua bertsogintzan eta Ipar Euskal Herriko bertso irakaskuntzan eta sustapenean hain leku garrantzitsua izan duena omentzearekin batera”.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button