MUSIKA

Big Boy taldearen kontzertua, Zarautzen

Duela hilabete batzuk Big Boy taldearen Mr.Jackson kantuaren klipa jaso genuen, artxiboko irudiekin ondutako bideoa zen. Musikan baina, gitarra errepikakorrak eta haize instrumentuek nahasten ziren modu berezian. Euskaraz abesturiko letra surrealistak ahaztu gabe. Beranduago jakin genuen zuzenekoetan bideo irudiak ere erakusten zituztela.

Oraintsu kontzertu baten berri eman dute: apirilaren 26an, Zarauzko Modelo aretoan izango dira, 22:00etan.

Big Boy taldea ondorengoek osatzen dute: Jon Gartxi, gitarra eta ahotsak;  Harkaitz Bastarrika gitarra eta baxu elektrikoa; Jose Luis Barredo klarinetea baxua, organo eta tronpeta; Iker Hazas bonbardinoa; Uhin Loiola bateria eta perkusioa; eta, azkenik, Iñigo Garcia tronboia eta ahotsak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button