IKUS-ENTZUN

Aitor Oñederrak Doctor Deseo taldearen klip berria egin du

Joan den astean aurkeztu zuen Doctor Deseo talde ezagunak Deseo: cartografía imposible (Baga-Biga) bere lan berria. Disko horretako Que Amanece de Nuevo lehen singlearen klipa Aitor Oñederra zinemagile gipuzkoarrak filmatu du.

Aitor Oñederra Agirre (Deba) Arte Ederretan lizentziatuak animazioko ikus-entzutekoak egin ohi ditu. Orain arte egin dituen lan nabarmenenak hainbat euskal talderen bideoklipak dira, besteak beste, Kauta, Gari edo Split 77. Horrez gain, Nontzeberrik antolatu ohi duen Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketaren azken edizioan Euskarazko Lan Onenaren saria irabazi zuen Amaigabea izeneko lanarekin. Nontzeberri Oñederarrekin solastu da bere jardunaren berri izateko. Egun hainbat bideoklip ditu esku artean eta bi musika talderen zuzenekoetan proiektatzeko irudiak prestatzen dabil.

Aitor Oñederrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button