IKUS-ENTZUN

“Aita zonbia naiz” filmaren estreinaldia

Otsailaren 10ean estreinatuko da Aita zonbia naiz animaziozko filma. Ricardo Ramon eta Joan Espinachek zuzenduta, lan hau animaziozko film originala da non zonbiak, sorginak eta gauetako beste hainbat izakik abentura magiko bat bizi duten. Haien artean Dixie, neskato asaldaria eta zakarra, bizitzaren arazoei aurre egiten ikasiko duena, zonbien artean bizi eta gero.

Filma Goya Sarietan Animaziozko Pelikula Onena atarian finalista da eta Gijoneko Nazioarteko Zinemaldiaren azken edizioan Enfants Terribles saria irabazi zuen.

ETBren partaidetzarekin, Eusko Jaurlaritza eta ICAAren lankidetzarekin, Abra Prod eta Digital dreams Films-ek ekoiztutako filma da. Barton Films-ek  estatu mailan banatuko du.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button