BERTSOTAN

Sustrai irabazle Xilaba txapelketaren lehen final-erdian

Igande arratsaldez jokatu zen 4. Xilabako lehen final-erdia. Bertan entzun ahal izan ziren Ortzi Idoate, Odei Barroso, Xan Alkhat, Maddi Sarasua, Xumai Murua eta Sustrai Colina bertsolarien kantuak.

Bertso sorta oso onak eskaini ziren. Adibidez, ofizio hunkigarria eskaini zuten Odei eta Sustraik, elbarritu bilakatutako kirolarien paperean.

Sustrai saioko irabazle izan zen puntuazio altua jaso ostean. Horrela, Sustraik bere lekua du jada, azaroaren 15ean Baionan izango den finalerako. Beste bertsolariak, heldu den astean Aiziritzen jokatuko den bigarren final erdiaren zain egon beharko dira. Bertan izango direnak, honakoak: Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button