ARTEA

“Hemen nago: lejos, urrun” topaketak Amaia Urra eskultorearekin, Bilbon

Entzunaldi kolektiboa izan nahi duen elkarrizketa irekiak ondu ditu Bulegoa z/b kolektiboak, ekainaren 7 eta 8an.

Ekainaren 7an, ostiralean, 17:30etik aurrera, elkarrizketa saio irekia izango da eta bertan, Amaia Urra eskultorearen hainbat obren inguruko entzunaldi kolektiboa egingo da.

Eta ekainaren 8an, larunbatean, Conversación abierta ikerketa taldeko partaideekin izango da elkarrizketa. Hitzordua goizeko 10:30etik aurrera. Bertan Komisariotza entzumen gisa izango da xede, eta hainbat artista eta obren entzunaldi kolektiboa egingo da.

Era honetan, topaketen helburua,  eta beti ere, antolatzaileen esanetan, “gorputzaren eta hizkuntzaren leku-aldatzeak, kantatutako, ahoskatutako, esandako eta irakurritako hitza lantzeko, zuzeneko ekintzen, soinu-grabazioen eta formalizazio grafikoen bidezko praktika bat zabaldu nahi da ”. Hala, azken hamarkadan Urrak egindako zenbait obra aztertuko dira topaketa honetan.

Bi saioetan, artistak ez dira bertan “gorputzez” egongo, beren ahotsak baizik.

Amaia Urra (Donostia, 1974) 1998an lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean Eskultura espezialitatean, eta 2002an, bere lehen performancea aurkeztu zuen, El eclipse de A., Artelekuk ekoitzia. 1999. eta 2009. urteetan, Paris, Brusela, Madrid eta Berlin hirien artean bizi izan da, eta hainbat koreograforekin aritu izan da elkarlanean. Bere piezak espazio, topaketa eta jaialdi askotan antzeztu dira, besteak beste, Art nomade, Saguenayko performanceko nazioarteko topaketa (Quebec), Axeneo7 & SAW Gallery, Gatineau (Otawa) edota Líneas de acción, Casa Maauad (Mexiko Hiria). 2017ko martxotik 2018ko otsailera arte, Alkolea Beach espazioa zuzendu zuen, Sandra Cuesta eta Larraitz Torresekin batera.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button