BESTELAKOAK

“BreakOnStage 2016” jaialdia asteburu honetan, Bilbon

 BreakOnStage 2016 jaialdiak, beste behin, kultura urbanoko ikuskizunik onenak eramango ditu Bilbao Arena Kirol Jauregira larunbatean, apirilak 16, 19:00etatik aurrera. Ikuskizun paregabearen bidez BreakOnStage kultura urbanoaren hainbat berezitasun erakutsiko ditu, bai eta euren alderdi artistiko eta alternatiboak ere.

Break dance atalean gaur egungo puntako bi taldek jardungo dute: Granadako Arcopom Crew taldea (Battle of the Year 2015 lehiaketako irabazleak) eta Belgikako Team Shmetta taldea. Hauen ostean Legacy talde katalana eta Crazy Hospital talde bilbotarra igoko dira agertokira.
Hiriko dantzaren atalean, dantza urbanoko bost talderik onenek parte hartuko dute.
Dantzari hauez gain, Scooter Freestyle estiloan espezialista diren nazioarteko 5 rider-en lehiaketa antolatu da. Kirol urbanoko ikuskizunak BMX Flatland, Roller eta Street Workout atalekin osatuko dira.

Musika ez da faltako, eta horretarako Arce galiziarra izango da Bilbon, Luciffer izeneko bere azken diskoa aurkezteko. Era berean, Endikah taldeak eta Bilbon emakumezkoen rap estiloko La Basuk jardungo dute.

Hau eta beste gauza asko, BreakOnStage jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button