ESZENA

Ikuslea dramaturgiaren erdigunean

Naon Tokin piezaren estreinaldia egingo du Dejabu kolektiboak Errenteriako liburutegi ohian, irailaren 10, 11 eta 12an, eta datorren asteko 17, 18 eta 19an.

Dejabu konpainiaren azken proposamena ez da antzezlan bat, ez eta arte instalazio bat ere; bien arteko talkatik jaiotako esperientzia narratiboa da, ikusleak arte eszenikoak modu berri batean bizitzeko artefaktua da, atrakzio sentikorra da, eszena formatuaren poetika eta abstrakzio gaitasunean sakontzeko desio bat da.

Antzerki esperimentu horrek ikuslea dramaturgiaren erdigunean kokatu nahi du, eta eraikin publiko batean zehar ikusleak bidaia egingo du. “Talde txikitan egingo du bidaia ikusleak oinez, ordu betez eraikinean zehar. Jolas baten moduan, komunitateaz eta norbanakoaz hausnartzera gonbidatzen du lanak. Zentzumenei eta sentsazioei arreta berezia jarriz. Gorputzak paisaia emozional ezberdinetan kokatzera gonbidatuz. Arte eszenikoaren eta arte plastikoen arteko mugan kokatzen da Naon Tokin.

Lan prozesuan disziplina ezberdineko artistak aritu dira lanean: Ainara Gurrutxaga (dramaturgoa, antzezlea), Miren Alcala (dramaturgoa, antzezlea), Urko Redondo (dramaturgoa, antzezlea), Arrate Rodriguez (ilustratzaile eta diseinatzailea), Carlos Ndungmandum (diseinatzailea), Anuska Peñalba (bideo sortzailea) eta Ander Mujika (musikaria).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button