ESZENA

Aiko Taldeak dantza asteburu bat antolatu du, Urduñan

Urriaren 2 eta 3an dantza egin nahi baduzue, Aiko Taldeak programa ederra antolatu du Urduñan. Dantza klaseak ostatu, gastronomia eta zirkuitu termal eskaintzarekin uztartuko dira.

Aiko Taldeak asteburuko dantza ikastaro bat emango du urriko lehen asteburuan, osasun arloko segurtasun neurri guztiak hartuta, eta oraingoan, bikoteka dantzatzera zuzenduko da, izan ere, ikastaroak 1+1=2 Biko Dantzak du izena.
Balsa, mazurka, pasodoblea, boleroa, txotisa edo polka bezalako dantzez gozatzeko bi egun zoragarri.

“Eraikin historiko batean dauden instalazioek dantza ikastaro jarduera emateko baldintza ezin hobeak eskaintzen dituzte, hirugarren solairuan dagoen dantzaleku bikainari esker. Era berean, hotelaren azpiegiturak, ikastaroko ikasleen eskura eskaintza osagarria jartzeko aukera ematen du: logela bikoitzeko ostatua, larunbateko afaria eta igandeko gosaria eta bazkaria, eta zirkuitu termal bat.”

Matrikula gauzatzeko, aikoeskola.eus webgunearen bitartez egin beharko da. Plazak mugatuak direnez, izena lehenbailehen ematea gomendatzen da.
Ikastaroa, Aiko Taldearen jarduera guztietan ohikoa denez, dantza adierazpen eta gozamen, inprobisazio eta askatasun jarduera gisa ulertzean oinarrituko da, gorputzaren mugimenduaren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button