LITERATURA

Ahozko Literaturaz jardunaldia, Bilbon

Labayru Fundazioak eratuta, apirilaren 7an eta 8an, Bilboko Rekalde aretoan, Ahozko Literaturaz jardunaldia programatu da.

Ahozko Herri Literaturaren inguruan, euskal tradiziozko baladak gai nagusi direla, jardunaldi betea antolatu du Labayruk, egun bitarako. “Ahozko berbetea, literatura eta jakintza guztiz baliokotzat jotzen ditugu euskaldunon lehena eta geroa alkartzeko ahaleginetan. Ondo jagon, sakon aztertu eta eraginez gizarteratzea ezinbestekoak dira gure hizkuntza eta nortasunaren sendotasunerako”.

Apirilaren 7an, 19:00etan, Jabier Kaltzakortak eta Maddi Oihenartek hitzaldi-kantaldia eskainiko dute, Euskal baladak eta maitasun kantuak izenburupean.
Hurrengo egunean, goizeko 9:30ean, Jesus Antonio Cid adituak, Raptores marinos en la balada europea eta en la balada vasca izeneko hitzaldia egingo du.
Horren ostean, mahai-ingurua atonduko da Yolanda Arrieta, Ruper Ordorika eta Kirmen Uriberen presentziarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button