ARTEA

David Martínezen “Menos da una piedra” erakusketa

Barriek 2016 programaren barruan, Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan David Martínez Suarezen (La Hueria, Asturias, 1984) Menos de una piedra erakusketa ikus daiteke datorren uztailaren 3ra arte.

Gaztelaniaz askotan erabiltzen den adierazpenarekin izendatu du bere erakusketa, “nolabaiteko etsipena, onura gutxi eskaini arren hobe izaten delako horrela onartzea”. Menos da una piedra beste proiektu baten barruan kokatzen da: Punto de origen;  “objektuek hilobiaz haraindiko lekukotzak xuxurlatzen dituzte, ezagunaren eta ezezagunaren artean, egiteko eren desagerpenarekin, eta aldi berean, mundu aurre-modernoarekiko azken lotura diren  erdi artisautzakoak eta erdi industrialak diren gizarte erlazioekin”.

Martínez Suárezek azaldu duenez, “60ko eta 70eko hamarkadetako performanceak edo instalazioak begiratzen ditudanean, uste izaten dut zuri-beltzezko irudi baten amaitzeko egin zituztela, hau da,  Beuys-ek Rene Block Gallery-n egin zuen bezala, edo  Vito Acconci-k NYeko Sonnabend Gallery-n. Punto de Origen-en nire abiaburua Oteizaren Caja Vaci´a bat izan zen, paisaiaren aurrean bere Irungo etxean ateratako argazki bat. Niretzat irudi hori beti izan da oso indartsua”.

David Martinez Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Beka eta sari batzuk lortu ditu, adibidez Eusko Jaurlaritzaren Eremuak Programa (2015), Laboral Centro de Arte y Creacio´n Industrial erakundearen LabJoven Experimenta beka, Gijo´n (2012).

Barriek Programako hurrengo erakusketa, uztailaren 5etik irailaren 4ra arte izango da, eta Zaloa Ipiñaren obra erakutsiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button