ARTEA

Emakume artistei buruzko ikerketa-proiektuak

Arte feministaren historiografiari eta museoko bildumarekin zerikusia duten emakume artistei buruzko ikerketa-proiektuei laguntzeko Artium Museoak Juncal Ballestín Nazioarteko Beka deitu du. Eskabideak aurkezteko azken eguna otsailaren 29a da.

Deialdi horren helburua ikerketa-proiektu bat aukeratzea da, “Euskal Herriko eta nazioarteko arte feministaren historiografiari ekarpen esanguratsua egingo diona eta/edo museoaren eta bere Bildumaren programazioarekin zerikusia duten emakume artista eta pentsalarien ekoizpena aztertuko duena”. Hautapen-batzordeak kontuan hartuko dituenak: proiektuaren interesa, eskatzailearen profil profesionala eta ikerketa-proposamenaren egokitasuna Artium Museoaren helburuen artean.

Ikerketa garatzeko bideratutako gehieneko zenbatekoa 7.000 eurokoa izango da, eta honako hauek jaso beharko ditu: ikertzaile(ar)en ordainsariak eta ikerketaren garapenak eragindako gastuak.

Parte-hartzeko oinarriak Artium Museoaren web-orrian daude.

Artium Museoak antolatzen duen nazioarteko ikerketa-bekak Juncal Ballestín (Gasteiz, 1953-2015) artistaren izena darama. Ballestínen bizi-ibilbidea konpromiso feministak markatu zuen, eta, bere obrari dagokionez, askotariko materialak, bitartekoak eta teknikak erabiltzeagatik bereizi zen: pintura, marrazkia, instalazioa, bideoa, lan grafikoa… 2021ean, Anesvad GKEak, haren ondarearen oinordeko denak, artistaren obra eta artxiboa eman zizkion museoari. Urte horretan bertan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak ikerketa-beka bat sortu zuen artistaren oroimenez, orain beste deialdi bat plazaratzen duen hauxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button