MUSIKA

Jazzaldian joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko lehiaketa laster hasiko da

2017ko uztailaren 20tik 25era egingo den 52. Heineken Jazzaldian joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesua datorren astean hasiko da, hilaren 23an. Lehenengo emanaldi horretan Ludovico y Los Acéfalos banda arituko da VE Klubean, 20:00etan.

Ludovico y Los Acéfalos rap instrumentatua egiten duen banda da, bestelako estilo dantzagarriei bizkarra eman gabe. Jazzaldiaren arabera, “musika beltzaren hurbileko hainbat soinutan inspiratzen dira: funkeko grooveak, reggaeko kadentziak, oso dantzagarriak gertatzen diren afro-beat trantzeak, etab”. Iaz, MusikeneMY Series sailaren baitan, hiru kantu berri sareratu du talde donostiarrak.

Bihar eta etzi, halaber, areto berdinean, beste bi kontzertu izango dira, Iñar Sastre eta Z-Bone Project Quartet, hurrenez hurren.

Egitaraua ondoko hitzorduekin osatuko da: otsailaren 8an, La Prima Janis; 9an, The Disappointments; 21ean, Diablues & Bluecifer; 23an, Didier Datcharry Trio; 28an, Ghost Number & His Tipsy Gypsies; martxoaren 1ean, Marcelo Escrich-Silent Trio; 7an, Kass & The Gingerbread Boys; 9an, Bucket Brigade; 21ean, Pas de Bourrée; 28an, Aarón Castrillo Collective; eta, amaitzeko, 29an, Erik, Joanes & Dave.

Infotrmazio gehiago: heinekenjazzaldia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button