BESTELAKOAK

Magia Topaketen hamabigarren edizioa

Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak ilusionismoaren magia guztiaz jabetuko dira aste honetatik aurrera, Magia Topaketen hamabigarren edizioari esker. Topaketak hogei mago inguru bilduko ditu, eta ikuskizun, tailer eta hitzaldi anitz programatu dira horren inguruan. Otxarkoagako Udaltegiak programazioaren ikuskizun garrantzitsuenetakoa jasoko du maiatzaren 20an: Euskadiko eta Munduko Izarren Gala Handia.

Otxarkoagako programazioan eskainiko diren ikuskizun batzuk hauek izango dira: familia osoari zuzendutako Emozioak ikuskizuna aurkeztuko duen Madiber (maiatzaren 11n); antzerkia eta magia uztartzen dituzten David Blanco eta Asier Kidam Mr White esan Alkazam (maiatzaren 18an) ikuskizunarekin; Navarcadabra mago eta clownaren Muérete de Magia show dibertigarria (maiatzaren 21ean); eta Jon Zabalen ikuskizun berria, Basado en hechos reales (maiatzaren 13an).

Txurdinagako programazioari dagokionez, Raúl Camagüey mago kubatarraren bi ikuskizun azpimarratu behar dira (maiatzaren 27an); gero, Dramagiaren eta Toni La Salen Famiglia Toronbole (maiatzaren 27an); Marsel Magoa (maiatzaren 28an), Eriz Magoa (maiatzaren 28an), eta Santanderreko Mago Xuso artistaren emanaldia (maiatzaren 28an).

Honetaz gain, Magia Topaketak ekimenaren barruan, Zaleentzako Magia Lehiaketa antolatuko dute, eta 16 urtetik gorako pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte. Interesatuek, 2 eta 10 minutu arteko iraupena duen bideoa bidali beharko dute, gutxienez bi magia efektu erakutsiz, www.kulturabarrutik/magia helbidera. Lehiaketarako bideoak aurkezteko epea zabalik dago oraindik maiatzaren 15era arte. Programazio osoa bertan ere eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button